ZERGAITIAK




ZERGAITIAK:

Aukeratu ditugun adierazleak aukeratzeko zenbait arrazoi izan ditugu.
Lehenik eta behin, errebisio bibliografikoa egin ondoren, autore ezberdinek proposatutako adierazle garrantzitsuenak aukeratu ditugu. Adierazle hauen garrantzia autoreen lanetan agertzen da eta gure ustez eragin izugarria daukate pertiga jauziaren errendimenduan.

Horrez gain, guk aztertutako kirolariekin adierazle horiek betetzen diren ikusten saiatu gara:

Gerturatze abiadura aukeratu dugu abiaduraren handitzeak saltoaren altuera handituko duelako, 1m/s-0,54m erlazioan.

 Pertigaren gogortasunak, saltoa handiagoa egiten ahalbidetuko dio kirolariari eta beraz aztertu beharreko adierazlea dela uste dugu.

Mundu mailako kirolarien ekite teknikoa, estatu mailakoekin alderatu dugu, diferentziak ikusi ahal izateko eta errendimenduan eragina dutenak identifikatzeko. Horretarako angulazioak neurtu ditugu, uste dugulako elitekoek mugimenduak modu egokiagoan egingo dituztelako.



0 comentarios :

Publicar un comentario