BARNE LOGIKA

                                                             BARNE LOGIKA

Inguruneari dagokionez, espazio guztiz zihurra da, informazio guztia kirolariak baduelako eta ez duelako erabakirik hartu behar saltoa egiten ari den bitartean. Gainera, pista irekian eta pista itxian espazioa berdina da. Pista irekian egindako lehiaketak izan dezakete zihurgabetasun minimo bat,haizea egiten badu adibidez.

Kirol psikomotorra da, eta arerioak ez daude kirolariarekin harremanetan jardueraren bitartean. Beraz, ez da komunikazio ezta kontrakomunikazio egoerarik ematen.

Txapelketetan zehar, parte hartzea txandakakoa da eta kirolariak berak aukeratzen du noiz parte hartzen duen (zein altuerarekin hasi nahi duen). Txapelketa bitartean lehiatzaileak kanporatzen joango dira altuera jakin bat gainditzeko gai ez direnean, pertsona kopurua murrizten joango delarik.

Objetuekiko erlazioan, pertiga da beharrezko materiala eta helburua lortzea ahalbidetuko digun tresna. Pertiga guztiz ezaguna da kirolarientzat, izan ere, kirolariak berak eraman behar du berea. Gainera, muga logiko batzuen barruan, neurriak eta materialak bakoitzak aukeratuko ditu.

1 comentarios :

BALORAZIO KUALIITATIBOA:

1. Argi eta garbi erantzuten dio, eta ondorio zehatzetara iristen da. Ebaluzio teknikoari (pertigaren gogortasunari dagozkionak) buruzko emaitzak eta ondorioak dira faltan bota ditudan bakarrak.
2. Bibliografia zabala erabili dute. Baita video iturriak ere. Araudi ofizialak eta ikerketetako irudiak txertatu dituzte. Nahiz eta erreferntzia gutxi batzuk aagertu, faltan bota dut pertigaren gaineko web orrien link batzuk ikustea. Beraz, orokorrean ondo.

Nik Arizonako pértiga akademia baten gaineko web orria gehituko dut. Bertan, beraien irakaspen prozesuaren nondik norakoak orokorrean ikus daitezke. Baita dokumentu interesgarri batzuk ere.

http://www.arizonapolevaultacademy.com/TheCoaches/tabid/121/Default.aspx

Gainera, Espainiar atletismo federakuntzako web orrian, edozein atletari buruzko historiala bisitatu daiteke. Urte bakoitzean egindako lasterketak, adina, marka pertsonalak … Lore Marren datuak ezin dira ikusi, jada ez delako pertigan aritzen (nik dakidala), baina bai Mikel Camponenak.

http://www.rfea.es/web/estadisticas/atletas.asp


http://www.rfea.es/web/estadisticas/ficha_atleta.asp?cod_temporada=15&cod_persona=110195#.U2uiV_l_t8E

3. Ez daukat modurik jakiteko informazioa lortzeko zein IKT erabili duten. Bibliografiako artikuluak iturri fidagarrietatik ateratakoak dirudite (Athletic journal, Journal of Biomechanics…)
4. Atletismo munduan gehien ibili den taldekidea Martxel da. Baina Jokineri ere gaian jantzia zegoela nabaritu zaio, eta ondorioz pentsatzen dut lanean parte hartze handia izan duela. Ez da erraza pertiga bezalako modalitate ezezagum baten nondik norakoak egun batetik bestera ezagutzea.
5. Blogaren formatua gustatzen zait. Orokorrean ondo dago. Zenbait sarrera oso motzak ziren, eta irudi edo link gehiagorekin jantziko nuke. Bestalde, dena oso ondo sailkatua zegoen pestainatan eta hori eskertzen da.
BALORAZIO KUANTITATIBOA: 8
IZEN ABIZENAK: Martin Berrizbeitia

Publicar un comentario