ADIERAZLE FISIKOAK

Aspektu fisikoa:
Teknikaren errealizazioa ondo egiteko gaitasun fisiko batzuk lortzea garrantzitsua dela frogatuta dago. Gainera, abiadura gaitasunak (gerturatze fasean) saltoaren altueran eragina duela ere frogatuta dago.

Gerturatze faseko desplazamendu abiadura: Gemma Witman eta Nicholas Linthorne autoreek eginiko ikerketa batek estaen du, gerturatze faseko abiaduraren igoerak saltoaren altueraren igoera eragingo duela modu lineal batean (ondorengo teknika modu egokian eginik betiere). Zehazkiago esanda, abiaduraren 1m/s-ko igoerak 0,54m gehiago saltatzea ahalbidetuko digu.

Baina gerturatze fasearen ondoren, beti, abiaduraren gutxitze bat dago. Hau batida fasea modu orekatu eta kontrolatuagoan egiteko gertatzen da. Aireratze momentuan daukagun abiadura gerturatze fasearekin lotuta dago, hurrengo grafikoak adierazten duen bezala:


Ikusten dugunez, gerturatze abiadura handitzeak ez du aireratze faseko abiadura bertikala handituko, baina bai abiadura horizontala. Ondorioz, kirolaria aireratze faseko teknika ondo egiteko gai bada, gerturatze faseko abiaduraren igoerak eragin positiboak izango ditu bere saltoaren altueran.
Hurrengo taulan guk aztertutako kirolarien abiadura konparatu dugu: 
Pausu kopurua:

Airean egindako segunduak:



Pertiga tolesteko indarra:
Frogatuta dago, pertiga geroz eta gogorragoa izan orduan eta indar handiagoa egingo duela kirolaria gorantz bultzatzen. Baina pertiga tolesteko indar gaitasunak eta gaitasun teknikoak ere behar dira.

J. Morlier eta M. Mesnard ek eginiko ikerketa batetan frogatu zen batida fasean zehar lurrarekin kontaktuan dagoen azken oinak denbora gehiago ematen badu lurrean bermatuta, pertiga errazago tolesten dela.

Kirolari batentzat egokia den pertigaren gogortasuna eta luzeera gorputz pisuarekin erlazionatzen da. Beraz aukeraketa egokia egitea oso aspektu garrantzitsua da.


Guk kirolarien azken bermatze denbora neurtu dugu eta hurrengo grafikan ikusten dira emaitzak (denbora zentesimetan):

0 comentarios :

Publicar un comentario