ONDORIOAK

ONDORIOAK-fisikoak:

 Pertiga jauzia kirol konplexua dela argi geratu da. Faktore askok eragina dute errendimenduan, baina badaude adierazle batzuk garrantzia handiagoa hartzen dutenak.

Gerturatze faseko abiadura handia izatea komenigarria da, baina teknika menperatu behar da abiadura hori errealizazio teknikoan kontrolatzeko. Beraz abiaduraren entrenamendua teknikaren entrenamenduarekin batera eta modu progresiboan entrenatu beharko dira. Gainera, ikusi dugu aireratze faseko abiadura horizontala handitzen dela, beraz mugimendu teknikoak modu azkarragoan egin beharko dira.

Aztertutako kirolarien datuak argi uzten dute mundu mailako kirolariak gerturatze abiadura handiagoa daukatela, estatu mailakoekin alderatuz. 
Airean ematen duten denbora txikiagoa da mundu mailako kirolariengan, izan ere, abiadura handiagoan egiten dute eta beraz denbora gutxiago behar dute.
Pausu kopurua aldakorra da eta bakoitzaren ezaugarrietara egokitu behar da, pausu luzeera bezala. Aipagarria da mundu mailako kirolariek pausu kopuru handiagoa ematen dutela.

Pertiga tolesteko indarrari dagokionez, azken oinaren bermatze denbora hartu dugu aldagai garrantzitsutzat. Gerturatze faseko abiaduraren eta azken oinaren bermatze denboraren arteko konbinazioak pertiga zenbat tolestuko den jakin dezakegu. Aztertutako kirolarien kasuan, Bubka eta Feofanovak denbora gehiago irauten dute azken bermatzean eta salto altuagoak egiten dituzte, baina diferentziak ez dira oso handiak. Hau, abiadura azkarragoan datozelako gertatzen da, eta gorputzaren kontrola handia izan behar da. Gerturatze abiadurarekin proportzioan, denbora gehiago bermatzen dute azken zangoa.


ONDORIOAK-tekniko eta biomekanikoak:
Sergei eta feofanovaren arteko ezberdintasunak ez dira nabariak, ondorioz gure ustetan kondizio fisiko berdina izatekotan emaitza oso antzekoak lortuko zituzten. beste aldetik ikusi nabaria da Mikel Camponek teknika oraindik ez duela era automatiko batean kontrolatzen eta beraz angulu fortsatuagoetan ibiltzen da. Lore mar barrutiari baita Mikeleri gertatzen zaion berdina behatu dugu baina mikelek angulu handiagoak bortsatzen ditu eta Lore marrek angulu txikiagoak erabiltzen ditu eremu egokietatik.

Argi dago Sergei eta Feofanovaren adibideak aztertuz errendimendu goi mailan teknika eta biomekanika oso landuak daudela eta ia-ia ez dela nabaritzen ezberdintasunek. Beraz elitera iristerakoan faktore fisikoak garrantzi handiagoa hartzen du Munduko txapelketa edo Olinpiadetan lehena izan nahi baldin baduzu.

beste aldetik ikusten dugu super amara bat taldeko bi kirolariak teknika oraindik ez dutela guztiz kontrolatzen baina adina kontua dela eta gure ondorioa teknikara moldatze fasean daudela.

ONDORIOAK-teknologikoak:
gero eta pertiga gogorragoa izan eta kirolariak pertiga hori besteen mailatan tolesten duen, emaitza hobeagoak izango ditu, izan ere pertigak bultzada handiagoa emango dio zurruntasun handiagoa duelako.


0 comentarios :

Publicar un comentario